Helburuak
Hona hemen Arrigorriagako Udal Euskaltegiak dituen helburuak:
Arrigorriagako udal-mugartean euskararen irakaskuntza, zabalkuntza eta normalizazioa sustatzea, eta, orobat, udal-administrazioaren hizkuntza-normalizaziorako planak betearaztea eta aholkua ematea.
Helburu horiek lortzeko, erakundeak jarduera hauek egingo ditu:
a) Euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak.
b) Euskara irakasteko, hobetzeko eta ezagutzera emateko elkarteek antolatzen dituzten jarduerak, eta kulturako eta aisialdiko jarduerak bultzatuko ditu. Hori guztia Udaleko sailekin koordinatuta egingo du.
c) Gaikuntza teknikoa lortzeko edo ezagutzak zabaltzeko bestelako ikastaroak edo programak antolatuko ditu, alfabetatzeko eta euskalduntzeko ikastaroak gainditzen dituztenentzat.
d) Gizarte-ingurunean sortzen diren eta erakunde autonomiadunaren helburuarekin zerikusia duten jarduerak bideratu eta sustatuko ditu.
Horrez gain, Arrigorriagako Udal Euskaltegia lankidetzan arituko da Arrigorriagako Udalarekin, euskara sustatzeko eta normalizatzeko planak garatzen, hala udalerrian nola udal-administrazioan; eta, horretarako, behar diren koordinazioko protokoloak eta tresnak finkatuko dira.