BERBALAGUN
Berbalagun proiektuan parte hartzeko bete beharreko fitxa hemen daukazu.
Berbalagun euskara maila ertain edo altua duten herritarrentzat –bereziki 16 urtetik gorako helduentzat- euskara praktikatzeko eta, ahal dela, euskaraz bizi ahal izateko hainbat egoera sortzen eta hainbat jarduera antolatzen dituen programa da. Batera biltze horien bitartez, batetik, ahalbidetu egiten da udalerriko euskaldunek elkar ezagutzea eta, bestetik, bizkortu egiten da norberaren euskara mailaren optimizazioa. Eta zentzu horretan, tokian tokiko euskal komunitatea trinkotzeko tresna garrantzitsua bihur daiteke.
Parte hartzaileak: euskaldun osoak, euskaltegiko ikasleak, ikasle ohiak, etxean euskara jaso dutenak, eta abar izan ahal dira.
Berbataldeen funtzionamendua: Normalean hiruzpalau laguneko taldeak sortzen dira, lotsa gainditzeko, guztiok hitz egiteko eta harreman afektiboak modu erosoan lantzeko bide ematen baitute mota horrelako taldeek. Ahal den neurrian antzeko gustuak dituen jendearekin osatzen dira taldeak, motibazioa suspertu aldera. Gutxienez astean behin bilduko dira. Horretaz gain, urtean zehar hainbat ekintza osagarri ere antolatu ahal dira. Berbalagun taldeek dinamizatzaile bat izango dute.
Dinamizatzailearen zereginak: taldeen arteko koordinazioa, informazio trukaketa, ebaluazioa egitea eta, oro har, programa aurrera ateratzeko behar diren erabaki guztiak hartzea litzateke.