Euskara-azterketak
 

EGIAZTAGINTZA:

1) A1 / A2 mailak euskaltegian egindako mailaren atalasearen gaineko ebaluazioaren bitartez lortzeko aukera. 

2) B1 / B2 / C1 / C2 mailak HABEk egindako azterketa-deialdien bidez lortzeko aukera. 

 Hona hemen 2023-2024 ikasturteko informazioa:

AGINDUA, 2020ko irailaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituena, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena (2020ko irailaren 28ko EHAA, 191. zk.).

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 21ekoa,  HABEren zuzendariarena, ikasleek 2023-2024 ikasturtean euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarrituta HEOCaren zein maila egiaztatu ahal izango dituzten ezartzen duena eta 2024ko azterketa-deialdiak egiten dituena (2024ko urtarrilaren 10eko EHAA, 7. zk.).

EBAZPENA, Arrigorriagako Udal Euskaltegiaren Presidente delegatuarena, 2024ko otsailaren 16koa, A1 eta A2 hizkuntza-gaitasunaren mailak mailaren atalasearen gaineko ebaluazioaren bitartez egiaztatzeko oinarriak.