BERBALAGUNEN ARIGUNEA MARTXAN

BERBALAGUNEN ARIGUNEA MARTXAN  

HITZEZ EKITEKO GARAIA DA, eta Arrigorriagako berbalagunek euskaltegiko ariguneetako bat osatzen dute. Aurten, gainera, ohi baino lehenago daude elkarrekin berriz ere.

 Hamalaugarren urte honetan ere gure artean aurpegi berriak baditugun arren, batez ere lagun zaharrak, aurreko urteetan elkarrekin ibilitakoak dira nagusi osatutako taldeetan.

 Egitasmo honen helburua horixe baita, gure inguruan guk uste baino euskaldun gehiago daudela deskubritzea eta apurka-apurka lagun gehiagorekin  euskaraz hitz egitea. Alegia, gure hizkuntza ohiturak aldatzea.

 Hori guztia lagun giroan, umore onean, eta patxadaz  egiteko aukera dute berbalagunek Arrigorriagan.

 Gogoratu  EUSKARA GUZTIONTZAT eta berbalagunentzat ere bai!