BERBALAGUNEN ARIGUNEA MARTXAN
BERBALAGUNEN ARIGUNEA MARTXAN
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA, eta Arrigorriagako berbalagunek euskaltegiko ariguneetako bat osatzen dute. Aurten, gainera, ohi baino lehenago daude elkarrekin berriz ere.
Hamalaugarren urte honetan ere gure artean aurpegi berriak baditugun arren, batez ere lagun zaharrak, aurreko urteetan elkarrekin ibilitakoak dira nagusi osatutako taldeetan.
Egitasmo honen helburua horixe baita, gure inguruan guk uste baino euskaldun gehiago daudela deskubritzea eta apurka-apurka lagun gehiagorekin euskaraz hitz egitea. Alegia, gure hizkuntza ohiturak aldatzea.
Hori guztia lagun giroan, umore onean, eta patxadaz egiteko aukera dute berbalagunek Arrigorriagan.
Gogoratu EUSKARA GUZTIONTZAT eta berbalagunentzat ere bai!
- BERRIAK