EUSKARA KLASEAK MADALEN ELKARTEKO KIDEENTZAT

2022-2023 ikasturtean Arrigorriagako Udal Euskaltegiak euskarazko klaseak eskainiko ditu Madalen emakumeen elkarte soziokulturaleko kideentzat.

Badakigu ez direla gutxi familiako haurrei hitz egiteko euskara pixka bat ikasi nahi duten emakumeak. Hala ere, orain arte ez dute urratsik eman hainbat arrazoirengatik. Eskaintzen den ikastaroak ikasketa erritmo lasaia izango du, azterketen presiorik gabe eta metodologia dinamiko eta batez ere ahozkoa. Horregatik, denak animatu nahi ditugu euskarara hurbiltzera, eta elkarrizketa errazen bidez komunikatzen ikastera.
 
Ikasturte osoan 60 ordu emango dira astean bi egunetan, astelehen eta asteazkenetan,  egunean ordu bete, eta bi ordutegi aukeran izango dira 12:00etatik 13:00etara edo 19:30etik 20:30era.
 
Prezioa ere oso erakargarria da, ikastaro osoa 10 € baino ez dira izango eta.
 
Interesa duten emakumeek ekainaren 30a arte eman dezakete izena, fitxa elkartean bertan edo euskaltegian aurkeztuz. Nolanahi ere, irailean ere izena eman ahal izango da euskaltegiak matrikula egiteko epea irekitzen duenean.

- BERRIAK