Kanpo ekintzak berriro Euskaltegian

Bi urteren ostean, berriro ekin diegu kanpo ekintzei  Udal Euskaltegian. Bazen garaia!

Maiatzaren 17a izan zen aukeratutako eguna eta eguraldi  berotsua izan arren, gustura ibili ginen. Goizean Euskararen Ginkana egin genuen herrian zehar jarritako zenbait pistari jarraituz. Gure hizkuntza landu eta ikasleen arteko harremanak sendatzeko oso aproposa. Arratsaldean, ordea, Ibilaldi toponimikoa egin genuen Asier Ibarretxerekin, “Arrigorriagako Hiztegi Toponimikoa” liburuaren egilearekin, eta gauza interesgarriak ikasi genituen Arrigorriagaren  historiari buruz.
Ekintza biak politak eta beharrezkoak, ikasgelatik atera eta euskara modu natural eta errealean bizi ahal izateko.
 
 

- BERRIAK