“Egunean behin”

“Egunean behin”  jokoaren 9.denboraldia amaituta,  AUE- Arrigorriagako Udal Euskaltegia taldeko irabazleek saria izan dute.

2022ko  urtarrilaren 31n  hasi zen “Egunean behin” jokoaren 9. denboraldia, 10 astez, Aste Santura arte.  Euskaltegiko hainbat ikaslek parte hartu dute “AUE Arrigorriagako Udal Euskaltegia” taldearen barruan. Euskaltegiaren 35. urteurrenaren ospakizunen barruan, jokoaren denboraldi bukaeran taldeko 1.  postuan eta 35. postuan geratu direnentzat sariak banatu ditugu. Hona hemen denboraldiko irabazleak eta sariak:
 
          1.a : Iñigo. Saria “Ezagutu Euskal Herriaren historia. Lur eta Amets” jokoa
 
         35.a: Tamar. Saria “Kukuxumusu” maleta
 

- BERRIAK