BERBALAGUNAK BERRIRO ELKARREKIN

Urtero bezala, azaroarekin batera jarri da abian, berbalagun egitasmoa Arrigorriagan.

Hamahirugarren urtea dugu hasitako hau eta urte hauetan guztietan ehunka lagunek hartu dute parte. Oraingoan, 18 lagunek eman dute izena eta taldeka elkartzen dira dinamizatzaile baten laguntzarekin eguerdian edo arratsaldean. Aipagarria da 18 horietatik 10 aurreko urteetan ere berbalagun izan direla. Honek erakusten digu, beraz, programa sendoa  dela.
 
Gogoratu Arrigorriagan aukera paregabea dugula lagun giroan euskaraz berba egiteko, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta  euskaldunak ezagutzeko. Azken finean, euskaraz gozatzeko eta bide batez, herrian euskararen presentzia handiagoa izaten laguntzeko.
 
Gogoratu, era berean, gure aurtengo mezua: EUSKARAZ  ZABALDU AUKERAK!

 


- BERRIAK