MINTZAMENA LANTZEKO IKASTARO PRESENTZIALA

UDAL EUSKALTEGIAN, UDAN, MINTZAMENA LANTZEKO IKASTARO PRESENTZIALA

Arrigorriagako udal euskaltegiak, udan, mintzamena lantzeko ikastaroa antolatuko du B2 eta C1eko ikasleentzat.

 Uztailaren 1etik 10era ikasleek mihia dantzan jartzeko aukera izango dute 40 ordutan eta, bide batez, HABEren azterketak prestatzeko.

Interesa izanez gero,  zatoz Udal Euskaltegira izena ematera ekainaren 22tik 26ra. Bestela, hurrengo telefonoan edo helbide elektronikoan ere aurkituko gaituzu:

 

Tlf: 94 400 20 60

Helbide elektronikoa: bulegoa@arrigorriagakoeuskaltegia.org