Arrigorriagako berbalagunak berriro elkarrekin

Azaroa heldu da eta berarekin batera berbalagunak elkartzeko garaia.

 

Baten batek bere buruari galdetuko dio nortzuk ote diren berbalagunak. Izenak berak esaten duen moduan, berba egiteko, hitz egiteko elkartzen diren lagunak dira. Eta, zelan ez, EUSKARAZ berba edo hitz egiteko.

Herrian euskara dakien jende asko egon arren, askotan ezezagunari erdaraz egiten diogu jakingo ez duela pentsatuz. Programa honek euskaldunek elkar ezagutu eta euskara kalera ateratzea du helburu. Kalera, lanera, herriko bazter edo txoko guztietara.

Aurten 17 lagun dira parte hartzera animatu direnak. Nahiz eta adin, gustu eta zaletasun ezberdinetakoak izan, euskara maite dutenak eta euskarari bultzadatxoa eman nahi diotenak dira den-denak. Batzuek asteazken goizetan jarri dute hitzordua kafetxoa hartu bitartean honetaz eta hartaz aritzeko eta besteek ostegun arratsaldeetan.

Ongi etorri, beraz, guztiok euskararen magalera!