EUSKALTEGIKO IKASLEAK ZERBITZUAREKIN POZIK

EUSKALTEGIKO IKASLEEN %95EK ADIERAZI DU ZERBITZUAREKIN POZIK DAUDELA./ 
EL 95% DEL ALUMNADO DEL EUSKALTEGI ESTÁ SATISFECHO CON EL SERVICIO.

Urtero egin ohi den moduan, asebetetze inkesta betetzeko aukera izan dute Arrigorriagako Udal Euskaltegiko ikasleek eta jasotako erantzunen artean %95,5ek zerbitzuarekin pozik daudela adierazi dute.
 
Inkesta horretan ikasleek hainbat arlo baloratu ahal izan dituzte, besteak beste, klaseko materiala, irakaslearen lana, harrera, informazioa eta ekintza osagarriak. Aurrekoetan bezala, oro har, erabiltzaileen balorazioa oso positiboa izan da. Izan ere, %78rentzat klaseetan erabilitako metodologia egokia izan da. Kanpo ekintzen atala izan da txarren baloratua aurten. Egia esan, zenbait jarduera baztertu behar izan dira jende faltagatik. Honela ba, inoiz baino gutxiago antolatu izan dira.
 
Bestalde, %11k klaseak Abusun ematea eskatu dituzte. Aurten ez da Abusun talderik egon, ezinezkoa izan baita HABEk ezartzen dituen gutxiengoetara moldatzea euskaltegiko baliabideekin. Nahiz eta baldintzak betetzea zaila den, datorren ikasturteko eskaintza herrigunean zein abusu auzoan mantenduko da.
Azkenik, ikasleek eskatutako gauzen artean mintzamena lantzeko taldeak, udarako ikastaro trinkoak, on-line ikasgela eta klaserako liburua izan dira. Euskaltegiko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaile guztiei, ikasleen iritzia oso garrantzitsua baita zerbitzua hobetze aldera.
 
 
 
Como cada año, el alumnado del Euskaltegi municipal de Arrigorriaga ha tenido la oportunidad de responder a una encuesta de satisfacción y el 95,5% ha manifestado que se encuentra satisfecho con el servicio.

En dicha encuesta, los y las alumnas podían valorar diferentes aspectos como el material utilizado en clase, el trabajo del profesorado, la atención, la información o las actividades complementarias. Como en los años precedentes, en general, la valoración de las personas usuarias ha sido positiva y de hecho, para el 78% la metodología utilizada es la adecuada. El apartado correspondiente a las actividades en el exterior ha sido este año el peor valorado y es que algunas de ellas han quedado descartadas al no haber gente suficiente para realizarlas. Es por ello que se han organizado menos que nunca.

Por otro lado, el 11% del alumnado pide que se impartan clases en Abusu, donde este año no ha habido grupo al no poder alcanzar con los recursos del Euskaltegi los mínimos exigidos por HABE. A pesar de que es complicado cumplir con las condiciones, para el próximo curso se mantendrán las ofertas tanto para el casco como para Abusu.

Finalmente, grupos de conversación, cursos intensivos para el verano, clase on-line o un libro para la clase, han figurado entre las peticiones del alumnado. El personal responsable del Euskaltegi quiere agradecer su aportación a las personas participantes, ya que su opinión es muy importante para la mejora del servicio.