BERBALAGUNAK ARRIGORRIAGAN

Aurten ere Berbalagun taldeak Arrigorriagan.

   

Berbalagunek azaroaren 12an eman diote hasiera aurtengo ikasturteari. Talde bi osatu dira oraingoan: bata astelehen goizetan eta bestea ostegun arratsaldeetan eta guztira 13 lagun elkartuko dira dinamizatzailaren laguntzaz eta giro atseginean honetaz eta hartaz jarduteko.
 
Berbalagun programak euskaraz hitz egin nahi duten pertsonei euskara praktikatzeko aukera ematen die eta, bide batez, normalizazio prozesuan eragitea du helburu. Horretarako, talde txikietan astean ordubetez euskaldunak zein mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu.
 
Hainbat dira urterik urte egitasmo honetan parte hartu eta errepikatzen dutenak. Aukera paregabea  hizkuntza ohiturak aldatzeko, euskaraz hitz egiteko orduan lotsa galtzeko, erraztasuna lortzeko, euskaldunak ezagutzeko… Azken finean euskaraz gozatzeko. Hauexek dira berbalagunek eman ohi dizkiguten arrazoiak.
 
Hamargarren ikasturtea dugu hasitako hau eta urte hauetan guztietan 200 lagun inguruk hartu dute parte Berbalagun egitasmoan.
 
Hementxe, beraz, gure hizkuntzaren erabilera zabaltzeko aukera, horixe baita egiten dizuegun gonbidapena, ERABILI EUSKARA!